Emakumezkoen Euskotren Liga ren azken jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan Zarautz eko uretan. Donostia Arraun Lagunak taldeak dagoeneko ziurtatuta dauka ligako garaipena, laugarrenez jarraian, baina bandera astinduz borobildu nahi du denboraldia. Bi jardunaldi dira geratzen: larunbatean, hilak 22, 17:25 ean hasiko da lehenengoa; eta igandean, hilak 23, 11:20 an bigarrena.
Bestalde, Donostiarra ko emakumezkoen taldeak, ligako azken-aurren sailkatua izan arren, ondo aritu nahi du Zarautzen, liga erregularra ahalik eta modurik onenean bukatzeko helburuarekin.
Gizonezkoen Eusko Label Liga ri dagokionez, Donostiarra taldea seigarren postuan kokatzen da sailkapenean. Zarauzko estropadetako emaitzek aukera emango diote postu horretan gora egiteko, nahiz eta liderra den Orio urrun duten. Gizonezkoen lehen jardunaldia larunbatean izango da, 18:21 ean, eta bigarrena igandean, 12:21 ean.




