Aritz Erkiaga, Gernika-Lumo ko atzelaria, sasoi bikainean dago, Durango eta Zumaia ko Master Seriesetan lortutako garaipenen ostean. Orain, Jai Alai League ko lidergoa eskuratzeko zorian dago, Unai Lekerika ren atzetik 190 puntura soilik.
Erkiaga k 6.790 puntu pilatu ditu, eta horrela, Johan Sorozabal, Winter eta Biscayne Cup txapelduna, hirugarren postuan utzi du 5.830 punturekin. Sailkapeneko hurrengo postuetan Urreisti (5.820), Imanol López (5.570), Gorka (4.690), Barandika (3.860) eta Basque (3.800) daude.
Emakumezkoen kategorian, Frida Watkins da liderra 2.600 punturekin, eta atzetik ditu Lur (2.180), Elaia (1.720), Ihart (1.560), Oaia (1.540), Maia (1.360), Erika (1.360) eta Helena (1.320).
Bestalde, Donibane Lohizune ko Campos Berri frontoiak Cesta All Star txapelketaren hirugarren jardunaldia hartuko du ostegun honetan, 19:00 etan hasita. Jai Alai League zirkuiturako puntuagarria den txapelketa honetan, Ion Ibarluzea eta Gorka Mugartegi Atain markinarrak izango dira protagonista nagusiak.
Lehenengo kinielan García-Laborde, Laduche-Portet eta Libois-Ibarluzea bikoteak lehiatuko dira. Bigarren kinielan, berriz, Tambourindeguy-Caparrus, Bonnin-Oyhenard eta Bixente-Atain izango dira aurrez aurre.




