Zumaian, Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak hainbat txapelketa antolatu ditu Aste Nagusia ren baitan, 'Zumaia nagusiekin eta nagusientzat' programaren barruan. Txapelketak karta jokoetan, billarrean, tocan eta ranan jokatu dira.
Joan den egunean egin zen ekitaldian banatu ziren sariak kategoria bakoitzeko irabazle eta txapeldunordeei. Sailkapena honela geratu zen: escoba jokoan, José Miguel Saizabal eta Sabin Eizaguirre izan ziren irabazle, eta Tomás Uranga eta José M. Uranga txapeldunorde. Punttoan, Luis Mari Alkorta eta Anton Esteibar nagusitu ziren, eta bigarren postuan José Miguel Saizabal eta Sabin Eizaguirre geratu ziren.
Mus txapelketan, Julio Pampin eta Juan Mari Zubibendi izan ziren garaile, eta José M. Uranga eta Tomás Uranga sailkatu ziren bigarren tokian. Tutean, Luis Mari Alkorta eta Anton Esteibar ek eskuratu zuten garaipena, eta Venancio Jiménez eta Vicente Royo txapeldunorde izan ziren. Billarrean, Esteban Sánz izan zen irabazle, eta Mitxel Aizpurua k bigarren postua lortu zuen. Ranako txapelketan, Mari Paz Ansorena txapeldun izan zen, eta Salvadora Belarbide k jarraitu zion. Azkenik, tocan, Sabino Eizaguirre k lehen postua eskuratu zuen eta Tomás Uranga bigarren izan zen.
Txapelketa bakoitzeko irabazleek txakoli eta antxoa sorta bat jaso zuten, eta txapeldunordeei ardo beltz eta gazta sorta bat eman zitzaien. Horrez gain, sari banaketaren ostean, antolatzaileek bi urdaiazpiko sorta zozketatu zituzten parte hartu zuten guztien artean. Oraingo honetan, Venancio Jiménez eta Mari Paz Ansorena izan ziren zorionekoak.
Jardunaldia amaitzeko, bertaratutako adineko guztientzat merienda eskaini zen Jubilatuen Etxeko tabernan.




