Aurtengo Emakumeen Euskal Herriko Itzulia, duela bi urte bezala, Azpeititik igaroko da. Lasterketa maiatzaren 15etik 17ra bitartean jokatuko da, UCI World Tour eta Pro Team mailetako taldeekin. Lasterketaren aurkezpena Zarauzko udaletxean egin zen.
Itzuliaren lehen etapa, maiatzaren 15ekoa, Zarautzen hasi eta bukatuko da, eta etapa horren ibilbidean sartu da Azpeitia. Txirrindulariak Azkoititik iritsiko dira herrira, eta gero Ibaieder bailara zeharkatuko dute, Urrestillan eta Nuarben barrena, Beizamara eta handik Santa Agedako gainera igotzeko.
Ondoren, Bidania-Goiatzetik Errezilera joango dira, eta Errezilditik Azpeitirako bidean Etumetara igoko dira. Azkenik, Aizarnatik, Aizarnazabaldik eta Garateko gainetik zehar Zarautzera itzuliko dira etapa amaitzeko.




