Urola Kostako industriaguneak hobetzeko egitasmoa aurkeztu dute

Aia, Getaria eta Zumaiako guneen diagnostikoa egin dute, eta parte hartze prozesu baten bidez ekintza plana definituko dute.

Irudi generikoa: Euskal Herriko industria gune bat, bide garbiak eta eraikin modernoak dituena.
IA

Irudi generikoa: Euskal Herriko industria gune bat, bide garbiak eta eraikin modernoak dituena.

Urola Kostako Udal Elkarteak 'Denontzako Industriaguneak' egitasmoaren diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu, Aia, Getaria eta Zumaiako industriaguneak seguruago, irisgarriago eta erakargarriago bihurtzeko.

Egitasmoaren baitan, azken hilabeteetan egindako azterketa tekniko eta parte hartze prozesu baten bidez, Aia, Getaria eta Zumaiako industriaguneen egungo egoeraren diagnostikoa osatu dute. Prozesu honetan, enpresen, langileen, hornitzaileen eta gainerako erabiltzaileen iritziak jaso dira, identifikatu beharreko beharrei eta hobekuntzei buruzko ikuspegi zabala lortzeko.
Diagnostikoaren ondorio nagusiak partekatu eta kontrastatzeko, online saioak antolatu dira aztergai izan diren industriaguneetako enpresa eta langileekin. Saio hauetan, diagnostikoaren emaitzak eztabaidatuko dira, eta jasotako balorazio eta proposamenak oinarri hartuta, egitasmoaren hurrengo fasean landuko den ekintza plana definituko da.
Aurkezpen saioak datozen egunetan izango dira: etzi, 09:30ean, Aiako Olaskoegia-Ubegun industriagunearena; egun berean, 11:00etan, Zumaiako industriagunearena (Estazioko poligonoa, Joxe Mari Korta poligonoa eta 'Xey' poligonoa); eta uztailaren 1ean, 09:30ean, Getariako industriagunearena (Igarategi-San Prudentzio eta Txori-Tonpe).
Saioetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute [esteka honetan](https://form.jotform.com/261612606784056).