Orio Arraunketa Elkarteak (OAE) hainbat erronka ditu esku artean asteburu honetarako. Banyolesen (Girona), klubeko harrobiko 15 ontzi arituko dira Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan, kadete, jubenil eta 23 urtez azpiko mailetan.
Traineruen arloan, Orio B ontziak KAE 1 ligari ekingo dio. Larunbatean, Astilleron (Kantabria) jokatuko den XXII. Astilleroko Bandera izango dute jokoan, arratsaldeko 18:00etan. Igandean, berriz, Pasaian (Gipuzkoa) lehiatuko dira, 12:00etan hasiko den III. Adinberri Bandera estropadan.
Bestalde, Euskotren eta Eusko Label ligetako talde nagusiak etxean prestatzen ari dira, ekainaren 28an Buitrago de Lozoyan (Madril) izango duten lehen estropadarako.




