Ekimen honek herriko kooperatiba-sarea sendotu nahi du, elkarrekiko ezagutza eta lankidetza sustatuz. AzpeitiaKoop-en parte hartzen duten kooperatibak industria, lehen sektorea, hezkuntza, kultura, energia, kirola eta komunikazioaren arloetakoak dira.
Elkarte berri honen sorrera hilabete batzuk lehenago hasitako prozesu baten emaitza da, Azpeitiko kooperatiba-ekosistema balioan jarriko zuen erakunde baten oinarriak ezarri zirenean. Proiektuak forma hartu du orain arte egindako hiru batzarretan.
Topaketa horiek elkarrekiko ezagutza eta sarearen sendotzea bultzatu dituzte, baita bere egitura sortzea ere. Lan horren ondorioz, 2026 rako ekintza-plana onartu da. Plan hori eta kooperatiba bera datozen egunetan aurkeztuko dira ofizialki. Une horretan, haren helburuak, zehaztutako lan-ildoak eta erakundean bazkide gisa sartzeko formulak ezagutzeko aukera egongo da.




