Azpeitia k hiru eguneko festa egitaraua ospatuko du gaurtik, astelehenetik, aurrera, 'Xalto Xaltuek' egitasmoaren baitan. Herritar guztiei zuzendutako ekintzak prestatu dituzte, eta hauek asteazkenera arte luzatuko dira.
Aurtengo egitaraua gaur, ekainaren 8an, hasiko da Jose Antonio Agirre plazan, 17:30ean, txupinazoarekin. Bihar, ekainaren 9an, bingoa izango da ordu berean. Azkenik, ekainaren 10ean, pailazoen emanaldia izango da, Axpin, Antolin eta Carmelin pailazoekin.
Ludotekek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekintzetan parte hartzera. Hala ere, gogorarazi dute jarduerak egiten diren bitartean haurrak gurasoen edo tutoreen ardurapean egongo direla, ez ludotekako hezitzaileen ardurapean.
Bestalde, Gaztelekuan ere ekintza bereziak izango dira. Asteartean, ekainaren 9an, Iago Magoren ikuskizuna izango da; asteazkenean, ekainaren 10ean, ping-pong txapelketa; eta ostegunean, ekainaren 11n, bazkari eta bingo musikatuarekin emango diote amaiera ikasturteari. Parte hartu nahi duten gazteek aurrez eman beharko dute izena Gaztelekuan bertan.




