Guztira 40 etxebizitza berri eraikiko dira Azpeitia n, Santutxo eta Erdikale auzoetan banatuta. Santutxo n 28 etxebizitza izango dira, hamar babes ofizialekoak eta hemezortzi tasatuak. Erdikale n, berriz, hamabi etxebizitza tasatu eraikiko dira.
Babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko, interesdunek Etxebide n izena emanda egon beharko dute azaroaren 1a baino lehen. Horrez gain, zozketan parte hartzeko eskaera gehigarri bat egin beharko da, oinarri arautzaileak argitaratzen direnean, uda aurretik aurreikusten dena.
Etxebizitza tasatuen kasuan, bai Santutxo ko hemezortzi etxebizitzetan, bai Erdikale ko hamabi etxebizitzetan, udal erregistroan eman beharko da izena, horretarako epea zehazten denean. Izena emateko prozedura Etxebizitza Bulegoa n edo udalaren webgunearen bidez egin ahal izango da.
Udalak jakinarazi duenez, etxebizitzen bi promozioen zozketak elkarrekin egingo dira, urtea amaitu aurretik. Zozketetan parte hartzeko baldintza zehatzak uda aurretik argitaratuko diren oinarri arautzaileetan zehaztuko dira.




