Azpeitia final laurdenetan da erremintako Herri Artekoan

Olaberriaren aurkako kanporaketa gainditu dute azpeitiarrek, tanto kopuruari esker.

Irudia generikoa da, pilota eta kantxa erakusten ditu.
IA

Irudia generikoa da, pilota eta kantxa erakusten ditu.

Azpeitiak lortu du Gipuzkoako Herri Artekoaren final zortzirenetako kanporaketa gainditzea, Olaberriaren aurka joanekoan 2-0 galdu ondoren.

Joaneko partidan, Ilunpe ko erreminta sailekoek 2-0 galdu zuten Olaberria n. Larruzko paletan, 35-32 galdu zuten Oier Alkorta k eta Telmo Garaizar rek; eta pala motzean, 40-29 galdu zuten Eneko Martija k eta Mikel Sanchezek.
Itzulerakoan, bi partidak irabazi eta aurkariak baino tanto gutxiago batzea behar zuten azpeitiarrek. Helburu hori bete dute: Oier Alkorta k eta Asier Egiguren Bikutze k 35-20 irabazi dute larruzko paletan, eta Eneko Martija k eta Mikel Sanchezek 40-30 pala motzekoan.
Guztira, 11 tanto gehiago egin dituzte azpeitiarrek kanporaketan (125-136), eta horri esker sailkatu dira final laurdenetarako.

Donostia izango da Azpeitiaren aurkaria erremintako Herri Artekoaren fase horretan. Eguna eta ordua zehazteko dituzte, baina etxean jokatuko dute joanekoa, datorren asteburuan.