Udalerria 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kategorian lehiatuko da, non urrezko, zilarrezko eta brontzezko sariak banatuko diren bost hautagaitzaren artean. Azpeitiarekin batera, Errenteria eta Orio Gipuzkoako herriak ere izendatu dituzte, baita San Xoan de Río (Galizia) eta Mariscovetere (Italia) ere.
Azpeitiaren hautagaitza baloratu da, besteak beste, LGTBIQ+ kolektiboaren beharrak erdigunean jartzeagatik eta aniztasuna eta inklusioa udal-politiketan modu erreal eta eraginkorrean integratzeagatik. Azken bi urteetan, udalerriak prozesu bat garatu du, diagnostikotik ekintza zehatzak abian jartzeraino, hainbat eragilerekin elkarlanean, eta ibilbide hori kontuan hartu du Bruselak.
Emaitzak ezagutzeko gutxi falta den arren, oraindik ere posible da hautagaitzak bozkatzea. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da online bidez.




