Azpeitiko Udalak eraso matxisten prebentziorako prestakuntza eskainiko die tabernariei

Uztailaren 13an egingo den saioan, jai seguruak bermatzeko udal protokoloa eta baliabideak aurkeztuko dituzte.

Udalaren prebentzio-saioari buruzko dokumentazioa Emakumeen Txokoan.
IA

Udalaren prebentzio-saioari buruzko dokumentazioa Emakumeen Txokoan.

Azpeitiko Udalak eraso matxisten prebentziorako prestakuntza saioa antolatu du herriko tabernari eta festen antolatzaileentzat, uztailaren 13an, astelehenean, 18:00etan, Emakumeen Txokoan egingo dena.

Ekimen honen helburu nagusia da jaietan sor daitezkeen eraso matxisten aurrean nola jokatu behar den azaltzea. Saioan zehar, Azpeitiko Udalak indarrean duen eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztuko da, eta jardunbide egokien inguruko argibideak emango dira.
Prestakuntza hau saninazioetako Danok eo iñorrez. Danona da festie, danona da ardurie kanpainaren baitan kokatzen da. Kanpaina horren bidez, jai parekideak eta seguruak sustatu nahi dira, eraso sexista, LGTBI+fobiko eta arrazistarik gabeko giroa bermatuz.
Udalak dagoeneko banatu dizkie herriko establezimenduei kanpainako kartelak eta jarduteko protokoloa, tabernariek beharrezkoa denean erreferentzia gisa erabil ditzaten eta ikusgai jar ditzaten.