Joan den larunbatean abiatu zen lehiaketa, eta asteburu honetan bigarren jardunaldia izango da. Joseto ta Alayak eta Elektrotxufla taldeak arduratuko dira kaleak girotzeaz. Lehenengoak 19:00etan irtengo dira herriko plazatik Perez Arregi plazara, eta bigarrenak 20:30ean egingo dute ibilbide bera alderantziz.
Guztira zazpi taldek neurtuko dituzte indarrak maiatzaren azken zapatura arte. Epaimahaiak emanaldi guztiak baloratu ondoren erabakiko du irabazlea. Aurten, lehiaketak hiru sari banatuko ditu lehen aldiz: 5.000 euro irabazlearentzat, 2.000 euro bigarrenarentzat eta 1.000 euro hirugarrenarentzat.
Sari ekonomikoaz gain, txapeldunak Saninazioetan jotzeko aukera izango du, herriko festetan parte hartuz.




