Instalazioetan egindako lanek joan den azaroan izan zuten hasiera, eta horien ondorioz, Garbigunearen azalera %24 handitu da, 1.499 m²-ra iritsiz. Horrez gain, hondakin arriskutsuak eta aparatu elektronikoak biltzeko estalitako gunea bikoiztu egin da, eta segurtasuna indartu da hesi, sarbide kontrol eta bideozaintza sistema berriekin.
Hobekuntzen artean, hondakinen erregistro eta kontrol zehatzagoa ahalbidetuko duen baskula berri bat instalatu da. Era berean, uraren kudeaketa sistema egokitu da, euri-urak eta hondakin-urak modu seguruan bereizteko eta bideratzeko.
Obra guztien kostua 500.000 euro koa izan da, eta horietatik 378.000 euro Eusko Jaurlaritzak emandako Next Generation funtsetatik etorri dira.
Garbigune berritua astelehenetik ostiralera egongo da irekita, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara. Larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara izango da ordutegia.
“"Herritarrak animatu ditugu ekipamendu hau erabiltzera, hondakin handiak modu egokian sailkatzeko."
Inaugurazio ekitaldian, Urola Erdiko Mankomunitateko presidentea eta Azkoitiko alkatea izan ziren, eta herritarrei dei egin zieten instalazio berriak erabiltzera, hondakin handien sailkapen egokia bermatzeko.




