Azkoitiako Udala k zabalik ditu dagoeneko hainbat dirulaguntza lerrotarako eskaerak aurkezteko epeak. Laguntza hauek elkarte kultural eta kirolariei zein euskararen arloan diharduten pertsona, enpresa eta erakundeei zuzenduta daude.
Elkarte kultural eta kirolariek dagoeneko eskatu ahal dituzte 2025-2026 denboraldiko proiektu eta ohiko jarduerak finantzatzeko laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 13 an amaituko da. Kultura eta Kiroletako sailak kudeatutako laguntza lerro desberdinetarako 132.000 euroko partida du udalak.
Jarduera arruntak ez ezik, Azkoitia n garatzen diren edo bertako herritarrei zuzendutako kultura eta kirol jarduerak, ekitaldiak edo txapelketak ere diruz lagunduko ditu udalak. Halaber, EAEtik kanpoko txapelketa ofizialetan parte hartzen duten kirolariek edo kirol elkarteek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak. Kasu hauetan, eskaerak egiteko epea urriaren 31 ra arte egongo da zabalik.
Era berean, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta kolektiboek jaiak antolatzeko laguntzak eskatu ahal izango dituzte, urriaren 31ko epe berarekin.
Bestalde, Euskara ren sailak ere jarri ditu martxan aurtengo laguntza deialdiak. Dirulaguntza lerroen artean daude Azkoitiako enpresetan euskara planak sustatzekoak, hizkuntza ikastekoak, UEU eta EHUko ikastaroetara joatekoak, baita saltokietan eta enpresetan euskararen presentzia bultzatzekoak ere.
Enpresen kasuan, euskara planetarako laguntzak eskatzeko epea uztailaren 15 ean amaituko da. Enpresa bakoitzak gehienez 2.000 euro jasoko ditu, eta helburu berarekin Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzen osagarri izango da.
Euskara ikasteko laguntzek matrikularen %100era arte estaliko dute. Horrez gain, udalak UEU eta EHUko ikastaroen kostuaren %75 finantzatuko die ikasleei, langabetuei, jubilatu eta pentsiodunei, eta langileek %25 jaso ahal izango dute. Udalak 45.000 euro bideratuko ditu bi laguntza lerro hauetara, eta eskaerak irailaren 30 a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Halaber, euskarazko errotuluak eta irudi korporatiboa jartzeko, webguneak itzultzeko, euskarazko programa informatikoak ezartzeko edo hizkuntza horretan publizitatea egiteko laguntzak eskatu ahal izango dira. Udalak 7.500 euro gorde ditu lerro honetarako, eta eskaera egiteko epea urriaren 31 n amaituko da.
Dirulaguntzei buruzko informazio guztia Azkoitia ko Udalaren webgunean dago eskuragarri, 'Dirulaguntzak' atalean. Zalantzak argitzeko, interesdunek 943 85 71 70 telefono zenbakira dei dezakete kultura eta kirol laguntzen kasuan, edo 943 54 20 02 zenbakira Euskara sailaren dirulaguntzen inguruan.




