Urtero bezala, aurten ere ibaien garbiketa sakona egin dute, baina aurten Urola Erdiko Mankomunitateak kudeatu du lan hori, eskualdeko herrietan modu koordinatuagoan egiteko.
Azpeitia ri dagokionez, bi eremutan egin dute garbiketa: alde batetik, Urola ibaia n, Aldakaitz eta Basabe baserrien arteko 3,5 kilometroko tartean; eta bestetik, Ibaider ibaia n, Txarabarrena baserri tik Azoka Plazara arteko 5 kilometroko tartean. Urriko zenbait egunetan aritu ziren lanean.
Garbiketa eskuz egiten dute, ibaiari ahalik eta kalterik txikiena egiteko. Aurtengo lanetan, guztira 525 kilo material atera dituzte bi ibaietatik, eta Laienera eraman dute, behar bezala sailkatzeko.
Ateratako kilo gehienak errefusa izan dira (351 kilo), eta atzetik burdinak (109 kilo) eta plastikoak (38 kilo) osatu dute zatirik handiena.




