Burdin Hesia, Espainiako Gerra Zibilean Bilbo eta inguruak babesteko eraikitako 80 kilometro baino gehiagoko defentsa lerroa, ondare historiko, arkeologiko eta sinboliko garrantzitsua da. Sopelan, aztarna nagusiak Areneburu, Munarrikolanda eta Santa Marina inguruan kokatzen dira, Berango eta Urdulizekin partekatzen duen mendilerroan.
Proiektuaren lehen fasea 2024an burutu zen, defentsa lerroaren testuinguru historikoa ikertu eta udalerriko elementuak dokumentatzeko. Lan horien emaitza gisa, Informazio Geografikoko Sistema bat sortu zen, Burdin Hesiaren osagaiak kokatu eta haien egoera zehazteko.
2025ean hasi dira lehen jarduketak, sarbideak garbituz, sastrakak kenduz eta norabide seinaleak jarriz hainbat gunetan, betiere kontrol arkeologiko zorrotzaren pean. Horrez gain, panel informatiboak diseinatu dira, ondarearen inguruko informazioa zabaltzeko helburuarekin.
Datozen hilabeteetan, 2026ari begira, Udalak egituretan egin beharreko kontsolidazio lanak zehazten jarraituko du. Halaber, seinaleztapena osatzea, panel interpretatibo eta irisgarriak jartzea, eta dibulgazioa indartzea aurreikusten da, ibilbideak, material didaktikoak eta bisita gidatuak eskainiz.




