Roberto Mosok (Santurtzi, 1960), Zarama taldeko abeslari eta liderrak, bere binilo aukeraketa aurkeztuko du Urdulizko Biniloland jaialdiaren hirugarren edizioan. Mosok ia lau hamarkada daramatza Radio Euskadin lanean, non Lisergio Laubost bezalako pertsonaiak sortu zituen. Gainera, hainbat liburu idatzi ditu, hala nola ‘Flores en la basura’, Zarama taldeari buruzko biografia, eta ‘Puto boomer’, bere esperientzietan oinarritutako ipuin bilduma umoretsua.
Euskal musika prentsan eta Euskadiko hainbat egunkaritan ere ohiko kolaboratzaile izan da. Gaur egun, Jan! rock talde euskaldun berriaren buru da.
Roberto Mosok Biniloland Urduliz-en proposatzen dituen biniloen artean Eskorbuto, AC/DC, Rubén Blades, Benito Lertxundi, Rolling Stones, David Bowie, Vulpess eta, nola ez, Zarama aurkitzen dira, baita sorpresaren batzuk ere.




