Legazpiko Udalak autobus zerbitzu berezia antolatu du Durangoko Azokara joateko abenduaren 6an eta 7an, Euskal Kulturaren plazan.
Durangoko Azokaren 61. edizioa abenduaren 4tik 8ra izango da, eta liburuak, diskoak, irudiak, hitzak, doinuak eta ideiak biltzeko gunea izango da, baita euskal kultura bizi eta gozatzeko topagunea ere.
Durangoko Azokaren 61. edizioa abenduaren 4tik 8ra izango da, eta liburuak, diskoak, irudiak, hitzak, doinuak eta ideiak biltzeko gunea izango da, baita euskal kultura bizi eta gozatzeko topagunea ere.
Aurten lehen aldiz, Legazpitik antolatutako autobusak 10:00etan irten eta 20:00etan itzuliko dira Durangotik. Txartelak 5 euro balio du eta azaroaren 30era arte egongo dira salgai SAC-en (7:30-15:00, eskudirutan eta txartelarekin) eta Kultur etxean (15:00-19:00, eskudirutan).
Azokan, Landako Gunean, ehunka postu egongo dira argitaletxe, diskoetxe eta kultur elkarteekin. Bertan, euskal liburu eta diskoen urteko nobedadeak aurkitu ahal izango dira, eta egile eta musikari askok beren lanak aurkezteko eta publikoarekin biltzeko aukera izango dute.
Urteen poderioz sortutako espazio tematikoak ere izango dira: Saguganbara (haur eta gazteentzat, 12 urtera arte), Ahotsenea (literatura eta musika euskaraz), Irudienea (ikusi-entzunezkoak euskaraz), Szenatokia (arte eszenikoak) eta Kabi@ (teknologia eta kultura libreak).




