Kanpainaren ardatz nagusia "Non hasten da indarkeria matxista?" galdera da. MSUKk sentsibilizazio eta sormen artistikoko jarduerak antolatu ditu hainbat udalerritan, indarkeria matxistaren alderdi desberdinak lantzeko.
Herritarrak, bereziki gazteak, indarkeria matxistaren agerpen desberdinen inguruan sentsibilizatzea du helburu kanpainak, horiek identifikatzeko eta prebenitzeko tresnak eskainiz, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako harremanak eta inguruneak sustatzeko ere.
Kanpainak zazpi pieza ditu, eta horiek indarkeria matxistaren agerpenak identifikatzen, zalantzan jartzen eta eraldatzen lagunduko dute. Gaiak honakoak dira: harremanetan, ingurune hurbiletan, sare digitaletan, espazio publikoan, etxeetan, ikastetxeetan eta lan-inguruneetan, eta gure diskurtso eta iruditerietan hasten den indarkeria eta desberdintasuna.
Mankomunitateak hainbat ekintza gauzatuko ditu Uribe Kostako udalerrietan: azaroaren 20an "Warmipura" emakume migratzaileen topaketa Gorlizen; azaroaren 24an "Autodefentsa digitala auge erreakzionarioaren aurrean" hitzaldia Berangon; azaroaren 24an, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen instituzionalaren irakurketa eta kontzentrazio publikoa Sopelan; azaroaren 27an "Sucia" dokumentalaren proiekzioa Sopelan; eta abenduaren 10ean "Rabia y Ternura" kontzertu poetikoa Urdulizen.
Jarduera guztiak doakoak dira eta aurretiko izen-ematea eskatzen da berdintasuna@uribekosta.eus helbidera idatzita edo 652 773 780 telefono zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita. Kanpaina hauek Mankomunitateak onartutako Berdintasun Planaren laugarren lan-ardatzean kokatzen dira: "BIZITZAK MATXISMORIK GABEKO INDARKERIATIK EMERAKUMEENTZAT", helburuetako bat baita indarkeria matxistaren dimentsioaz eta eraginaz jendea sentsibilizatzea eta bere deuseztapena erraztuko duen balio-aldaketa sustatzea.




