Kanpaina hau Lurralde Historikoko herritar guztiei zuzenduta dago, baina bereziki gizonei zuzenduta dago. Horretarako, Bizkaian publikoki ezagunak diren bederatzi gizonek hartu dute parte, indarkeria matxistaren aurka berariaz agertu eta beste gizon batzuk beren gaitzespenera batzera animatuz.
Kanpainaren parte-hartzaileak honako hauek dira: Dani Álvarez (kazetaria), Ramón Barea (aktorea), Guillermo Buces (enpresaria), Tryggvi Hlinason (saskibaloi jokalaria), Kepa Junkera (musikaria), Mikel Santiago (idazlea), Betto Snay (musikaria), Carlos Sobera (aurkezlea) eta Dani Vivian (futbolaria).
Datozen egunetan karteldegia jasoko duzu. Erakusteko deia egiten dizugu, berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzen laguntzeko.
Gogorarazten dizugu ere Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokiaren webgunean informazioa aurki dezakezula indarkeriaren intzidentziari buruz Bizkaian, oro har eta udalerri bakoitzean.




