Taldeak Euskadiko fasea gainditu beharko du lehenik, eta horretarako, Berango, Orio, Elgoibar eta Aloña Mendi taldeen arteko lehiak jokatuko dira. Oñati ko taldeak Orioko taldearen aurka jokatuko du larunbatean, 16:00 etan. Partida erabakigarria izango da, galtzaileak kanporatuta geratuko baitira, eta irabazleak igandean, 12:00 etan, finala jokatuko du.
“"Oso pozik gaude egindakoaz. Denok jokatu dugu, joko ona egin dugu eta disfrutatu ere bai. Etxeko bizpahiru partidutan 600 lagun inguru egon dira Zubikoako kantxan partidua ikusten. Aurten 50 urte egiten ditu eskubaloi sailak, eta hori sekulakoa da."
Taldeko entrenatzaileak adierazi duenez, denboraldi bikaina izan da, eta hasierako helburua, mailari eustea, gainditu egin dute. Nahiz eta faboritoak ez izan eta esperientzia gutxi izan maila honetan, jokalari gazteek azkenera arte lehiatuko direla ziurtatu du.
Berango ko kiroldegian jokatuko dira partida guztiak, eta Aloña Mendi ko eskubaloi sailak autobusa antolatu du zaleentzat. Autobusean joateko izena eman behar da Aloña Mendi ko tabernan, asteazkenean, hilak 29, 21:00 ak baino lehen. Autobusa larunbatean aterako da, 14:00 etan, postetxetik.




