Ikazkin Trailek 5 urte bete ditu eta formatu berdinean helduko da

Aurtengo edizioak bi ibilbide eskainiko ditu: luzea 23,2 km eta motza 14,8 km, eta 345 parte-hartzailek eman dute izena.

Mendiko lasterbide eszeniko bat Euskal Herrian, muino berdeekin eta bide bihurri batekin. Korrikalari gutxi batzuk ikusgai daude urrunean. Zerua urdin argia da, hodei zuri batzuekin. Giro orokorra edertasun naturala eta erronka atletikoa da.
IA

Mendiko lasterbide eszeniko bat Euskal Herrian, muino berdeekin eta bide bihurri batekin. Korrikalari gutxi batzuk ikusgai daude urrunean. Zerua urdin argia da, hodei zuri batzuekin. Giro orokorra edertasun naturala eta erronka atletikoa da.

Aurten bosgarren urteurrena ospatuko duen Ikazkin Trail mendi lasterketa prestatzen ari dira, eta bi ibilbide eskainiko ditu: luzea (23,2 km) eta motza (14,8 km).

Aurten bosgarren urteurrena betetzen duen Ikazkin Trail mendi lasterketaren aurkezpena egin zuten atzo, eta formatu berdinean etorriko da. Lasterkariek bi ibilbide aukeratu ahal izango dituzte: bata luzea, 23,2 km eta 1.300 metroko aldapa duena, eta bestea motza, 14,8 km eta 920 metroko aldapakoa. Bi ibilbideek bere horretan jarraituko dute, eta irteera Durana kaletik izango da 10:00etan. Hala ere, kaleko lehen 100 metroak neutralizatuak izango dira, Aratz Elkarteko kideak lasterkariekin batera joango baitira, elkarteari ikusgarritasuna emateko.
Parte-hartzearekin pozik agertu dira antolatzaileak, izan ere, 345 pertsonak eman dute izena aurtengo ediziorako. Horietatik 123 (%35a) aretxabaletarrak dira, eta 261 (%75a) Debagoiendarrak. Sexuari dagokionean, 64 emakumezkoak eta 281 gizonezkoak dira. Parte-hartzaile beteranoenak 64 urte ditu.
Nahiz eta 345 izen eman, ohikoa izaten da azken orduko bajak izatea. Antolatzaileek lanean dabiltza "etxean ahalik eta dortsal gutxien gelditzeko" eta Durana kalea ahalik eta beteen ikusteko nahia dute. Izena emateko epea itxita egon arren, azken orduan interesa izan dezaketen pertsonei antolakuntzarekin harremanetan jartzeko deia luzatu diete.
Antolatzaileek zazpi izen nabarmendu dituzte faborito gisa. Gizonezkoetan, bost dira faboritoak: Iñigo Alzola, Asier Azkarate eta Andoni Azkarate arrasatearrak, Aimar Larrea antzuolarra eta Josu Galdez eskoriatzarra. Emakumezkoetan, berriz, bi lehiakide dira faboritoak: Garazi Abasolo aretxabaletarra eta Irene Iturria tolosarra.
Bosgarren edizioko aldaketa nabarmenena denbora kontrolari dagokio. Aurreko urtean Kurtzebarriko puntan zegoen, eta aurten Degurixara lekualdatu dute. Bertara bi ordu eta erditan iristen ez diren lasterkariak kanporatuak izango dira. Lasterketa amaitzeko gehienezko denbora lau ordukoa izango da.
Dortsala jasotzeko bi egun izango dira. Lehenengo deialdia egubakoitzean, hilak 11, izango da, 19:30etik 21:30era, Durana kaleko 13. zenbakian, Murrukixo Mendizale Elkartearen lokalean. Bigarrena lasterketaren egunean, 7:30etik 9:30era. Antolakuntzak aretxabaletarrari bereziki, dortsala lehen egunean jasotzeko eskatu die.
Bestalde, motxilak Udaletxe zaharrean, Loramendiren lokalean utzi ahal izango dituzte lasterkariek. Dutxa zerbitzua Ibarra kiroldegian egongo da martxan 15:00ak arte. Derrigorrez eraman beharreko materiala manta termikoa eta soft basoa dira; bestela, kanporatuak izango dira.
Boluntarioen lana balioan jarri dute antolatzaileek. "Herri bateko mendi lasterketa baten bihotza boluntarioak dira", azaldu du Mikel Zumaldek, antolakuntzako kideak. Guztira, 60 boluntario inguru arituko dira lanean lasterketaren egunean.
Aizkorri Aratz parke naturala zeharkatzen du lasterketak. Antolatzaileek ingurunea zaintzeko deia luzatu diete lasterkariei zein ikusleei, edalontzia eramateko eta zaborra ez botatzeko eskatuz. Anoetako postuetan zabor puntuak egongo dira.
Urkulura autoz joango diren pertsonei autoa partekatzeko eskatu diete antolatzaileek, ahalik eta auto gutxien bertaratzeko helburuarekin.