Ekitaldian parte hartu zuten txirrindulariek 8 tontor igo zituzten, eta bi ibilbide izan zituzten aukeran: bata 133 kilometrokoa eta bestea 90 kilometrokoa. Martxaren helburua Tolosa inguruko paisaiaz eta bideez gozatzea zen.
Antolatzaileek, Tolosako Oriako Txirrindulari Eskolak, balorazio positiboa egin dute orokorrean, eguraldi onak lagunduta eta inolako ezbeharrik gabe burutu baitzen. Hala ere, parte-hartzaile kopurua espero baino baxuagoa izan zela adierazi dute.
“"Askotan, ez dakigu zergatik, baina Gipuzkoa mailan ikusten dugu proba batzuetan jendeak apuntatzeko erraztasun handia duela eta beste batzuetan kostatu egiten da. Aurten, ez da jende asko apuntatu, eta ziur aski atzoko futbol finalak horretan eragin duela, baina apuntatu diren txirrindulariekin oso gustura gaude eta oso ondo joan da."
Martxa Usabal kiroldegian amaitu zen, non parte-hartzaileek jan-edana postu bat izan zuten indarrak berreskuratzeko.




