Langile batzordeak, ELAko bost eta LABeko lau ordezkarik osatua, kaleratze horiek gaitzetsi ditu komunikatu baten bidez. Gainera, enpresak langileen ordezkariak bere asmoen “transmisio-uhal” gisa erabili nahi dituela salatu dute.
Sindikatuek adierazi dutenez, enpresa-taldeak “bere irabazi-marjina handitu nahi du VoithPaper Tolosako langileen lanpostuen eta baldintzen kontura”. Metalaren sektorean lan egiten duen eta papergintza sektorerako zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa honek 186 langile ditu.
“"Enpresak berak aitortu zuen bere marjina positiboa %7tik %10era handitu nahi duela."




