Gipuzkoako Ganberak Goierriko zenbait saltoki omendu ditu

Ordiziako Ness by Esti Garcia, Lazkaoko Leiresh eta Zumarragako Julita mertzeriak jaso dituzte sariak.

Irudi generikoa Euskal Herriko eraikin tradizional baten fatxadaz.
IA

Irudi generikoa Euskal Herriko eraikin tradizional baten fatxadaz.

Gipuzkoako Ganberak merkataritzaren alorrean erreferente diren proiektuak saritu ditu joan den ostiralean Donostian egindako ekitaldian, eta Goierriko zenbait establezimendu omendu ditu.

Ordiziako Ness by Esti Garcia saltokiak Gipuzkoako Ganberaren aitortza jaso zuen Retail Euskal Eskola Saria kategorian. Etengabeko prestakuntzaren, berrikuntzaren eta hobekuntza jarraituaren alde egindako apustuagatik nabarmendu dute, baita Retail Euskal Eskolan izandako parte-hartze eredugarriagatik ere.
Horrez gain, Gipuzkoako Ganberak lurralde osora zabaldu nahi izan du bere aintzatespena, eta 10 bitxiak saria eman die Gipuzkoako 10 saltokiri, eskualde bakoitza ordezkatuta. Goierri behean, Lazkaoko Leiresh saltokia saritu dute, eta Goierri goran, berriz, Zumarragako Julita mertzeria.

Kategoria honen helburua Gipuzkoako merkataritza lokalaren papera indartzea da, motor ekonomiko eta sozial gisa.

Sari hauen bidez, merkataritza lokalaren garrantzia indartu nahi da, bai ekonomiaren alorrean, baita gizartean ere.