Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, datorren asteazkenean egingo da mobilizazio nagusia. Hiru egun geroago, larunbatean, asteburuko langile taldearentzat ere errepikatu egingo da lanuztea.
Antolatzaileek adierazi dutenez, aurrekaririk gabeko kontzentrazioa da enpresaren historian, eta langileen egoera eta lan harremanak hobetzeko helburuarekin gauzatuko da.
Egoera hori argitalpen munduak oro har bizi dituen "eraldaketa prozesu sakonengatik" sortutako "zailtasun logistiko eta operatiboen" testuinguruan kokatzen dute.




