Bilboko VIII. Bandera eta X. Petronor Bandera probetan, Tolosaldea taldeak bigarren postua lortu zuen bietan, Donostia Arraun Lagunak taldearen atzetik. Lehenengo estropadan bosgarren postua eskuratu ondoren, taldeak goranzko joera erakutsi du.
Hiru estropada jokatu ostean, Tolosaldea bigarren da sailkapen orokorrean 18 punturekin. Lehenengo postuan Donostia Arraun Lagunak dago 24 punturekin, hiru garaipen lortuta. Hirugarren postuan Astillero kokatzen da 15 punturekin, eta Hibaika zein Orio laugarren eta bosgarren dira, 13na punturekin.
Datorren asteburuan lehiaketak jarraituko du beste bi hitzordurekin: larunbatean X. CaixaBank Bandera jokatuko da Castro-Urdialesen, eta igandean Orioko XXVII. Emakumezkoen Estropada izango da jokoan.




