Tolosak Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko du jarduera sorta batekin

Hurrengo bi asteburuetan bisita gidatuak, azoka zirkularra eta bizikleta azoka antolatu dituzte.

Irudi generikoa parke batean antolatutako bisita gidatu batena.
IA

Irudi generikoa parke batean antolatutako bisita gidatu batena.

Tolosak Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko du ekainaren 5ean, eta horren harira, datozen bi asteburuetan hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Ekainaren 7an, igandean, Elosegi parkea bisitatzeko aukera izango da. Bisita gidatu honetan, parkearen historia eta bertako zuhaitzak ezagutuko dira. Parte hartu nahi dutenek frontoiaren aurrean elkartu beharko dute 11:00etan. Izena aldez aurretik eman behar da tolosakoingurumenzentroa@tolosa.eus helbidean.
Ekainaren 13an, larunbatean, Alondegi plazan azoka bat egingo da, 10:00etatik 14:00etara. Azoka honen helburua kontsumo eredu zirkularra sustatzea da, bigarren eskuko produktuak eskuratzeko aukera eskainiz. Horrela, kontsumo arduratsua, berrerabilpena eta hondakin-kopurua murriztea bultzatuko da.
Herritarrek beren egoera onean dauden baina erabiltzen ez dituzten objektuak saldu ahal izango dituzte azokan. Objektuak 09:30etik aurrera eraman daitezke, gehienez objektu pertsonako bost onartuz.
Gainera, Gurpilguneak antolatuta, bigarren eskuko bizikleten azoka ere izango da leku berean, 09:00etatik aurrera. Herritarrek beren bizikletak salgai utzi ahal izango dituzte, eta saldu ezean, 14:00etan berreskuratu beharko dituzte.
Ana Yurd Munduko Emakumeen Elkarteak ere parte hartuko du azokan, eta udal-egitasmoen erakusketa bat ere egongo da, Ingurumen Sailak azken hilabeteetan egindako tokiko ekimenak ezagutzeko aukera emanez.