Partiduan tentsioa areagotu egin da bi txartel gorri atera ondoren, eta horrek harmailetako borroka bat piztu du. Ondorioz, bi pertsona artatu behar izan dituzte bertaratutako osasun zerbitzuek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 11:05ean jaso dute gertakariaren abisua.
Borrokan parte hartu duen pertsonetako bat ospitalera eraman behar izan dute, eragindako zaurien ondorioz.
“"Borrokan parte hartu duen pertsonetako bat ospitalera eraman behar izan dute, eragindako zaurien ondorioz."
Gertakariak Donosti Cup txapelketako zortzigarren final-zortzirenetan izan dira, alevin mailan.




