Proiektua irabazi-asmorik gabeko kooperatiba gisa eratu da, Tolosako Udalaren eta Goiener S. Koop.-en babesarekin. Ekimenaren xede nagusia da tokiko energia berriztagarria sortzea, epe ertainera argindarraren fakturan aurreztea eta energia-prezioen gorabeheren aurrean babes handiagoa lortzea.
Bazkide izateko, interesdunek 50 euroko hasierako ekarpena egin beharko dute. Aurrerago, instalazioak martxan jartzeko, bazkide bakoitzak 450 euro inguruko inbertsioa egitea aurreikusten da, hamar urteko epean amortizatzeko asmoz. Proiektua kolektiboa denez, ez da beharrezkoa norberak instalazio propiorik izatea parte hartzeko.
Zenbat eta bazkide gehiago izan, orduan eta bideragarriagoa eta onuragarriagoa izango da guztiontzat. Ez da soilik zure fakturan aurreztea: etorkizun jasangarriago baten alde pausoa ematea da, Tolosatik eta Tolosarentzat.
Elkarteak iragarri du irailean aurkezpen publiko bat egingo duela proiektuaren xehetasunak azaltzeko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek tolosaargituz@gmail.com helbidera idatz dezakete, beren datu pertsonalak eta harremanetarako telefonoa zehaztuz.




