Larunbat honetan, Musakola kiroldegiko frontoietan, JOLASHEZI topaketak egingo dituzte ikasle gazteenek. Aldi berean, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, igeriketa topaketa bat izango dute LH 3-4 mailako ikasleek. LH 5-6 mailakoek, berriz, areto futboleko txapelketa jokatuko dute Musakola kiroldegiko kantxan. Horrez gain, LEKE kirol egokituko ikasleak Oñatira joango dira golf-ean trebatzera.
Ikasturte honetan ere, 3x3 saskibaloi txapelketa antolatuko da LH 4tik 2DBHra bitarteko ikasleentzat. Ekintza hau maiatzaren 9an izango da, eta izen-emateak zabalik daude apirilaren 30era arte. Izen-emateak eskolan egingo dira, irakasleen laguntzarekin.
Maiatzean zehar beste hainbat ekintza ere aurreikusi dira. Maiatzaren 17an, Otala zxelai krosa eta Musakolako 4x4 eskubaloi txapelketa egingo dira. Maiatzaren 23an, Aretxabaletan 'kirola kalera' topaketa izango da, eta maiatzaren 30ean, LEK-eko azken jaia ospatuko da.
Bestalde, '12 ikastetxe 12 tontor' ekimenaren seigarren edizioa martxan da. Ekimen honetan parte hartzeko argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 30a izango da.




