Ibarrako Udala k Elduaran etxea ren atzealdean zegoen baratzea oinezkoentzako pasealeku berri bihurtu du. Ibiltoki berria dagoeneko erabilgarri dago eta Euskal Herria kalea eta Gaiarre kalea lotzen ditu.
Obra Euskal Herria kaleko 25. zenbakia n eraiki diren etxebizitzen proiektuaren barruan kokatzen da. Etxe horretako baratza espazio publiko bilakatu da, Ibarraberri S.L. enpresak udalari eman ondoren.
Pasabidea Euskal Herria kaleko 27. zenbakia ren atzealdetik Gaiare 3 ra bitarte doa. Era berean, Euskal Herria 25 eta 27 arteko gunea oinezkoentzako egokitu dute, bertako eskailerak berrituz eta argiztapena modernizatuz. Helburua da ibilgailuen sarbidea ekiditea eta oinezkoen segurtasuna areagotzea.
Pasealeku irisgarriarekin batera, inguruan berdegune bat ere sortu da, zuhaitzak, eserlekuak eta iturri bat dituena. Aparkaleku berri batzuk ere eraiki dira.
San Bartolome jaiak direla eta, Udalak jakinarazi du datozen egunetan trafikoan aldaketa puntualak izango direla Euskal Herria kalea n. Ostiraletik aurrera, kalejira eta ekitaldi ezberdinengatik trafikoa moztuko da une zehatzetan, besteak beste, erraldoien eta buruhandien kalejira, helduen eta haurren danborradak, kale antzerkia eta koadrilen ekitaldiak.




