2.000 triatleta inguru lehiatu ziren profesional mailako zirkuitua osatzeko. Lasterketa Agoizko urtegian hasi zen, bi kilometroko igeriketa saioarekin. Jarraian, 80 kilometroko txirrindulari etapa malkartsua izan zuten Nafarroako errepideetan barrena Iruñera iristeko.
Azkenik, 18 kilometroko korrika saioa osatu zuten Iruñeko Alde Zaharrean barrena, Gaztelu plazan amaituz. Lopetegik, igerian atzeraxeago geratu bazen ere, erakustaldia eman zuen bizikletan, eta bigarren postuan jarri zen proba horretan.
Korrikako zatian ere postu horri eutsi zion azpeitiarrak, eta azkenean, helmuga zeharkatu zuen bigarren sailkatuta. Irabazlea baino 3 minutu eta 22 segundo gehiago behar izan zituen proba osatzeko.




