Julen Lopetegik bigarren postua lortu du Espainiako Triatloi Txapelketan

Azpeitiarrak distantzia ertaineko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen Iruñean.

Irudia generikoa da, triatleta bat mendiko errepidean bizikletan doala.
IA

Irudia generikoa da, triatleta bat mendiko errepidean bizikletan doala.

Julen Lopetegi triatleta azpeitiarrak bigarren postua eskuratu zuen Iruñean jokatu zen Distantzia Ertaineko Espainiako Triatloi Txapelketan, 03:25:15 denboran osatuz.

2.000 triatleta inguru lehiatu ziren profesional mailako zirkuitua osatzeko. Lasterketa Agoizko urtegian hasi zen, bi kilometroko igeriketa saioarekin. Jarraian, 80 kilometroko txirrindulari etapa malkartsua izan zuten Nafarroako errepideetan barrena Iruñera iristeko.
Azkenik, 18 kilometroko korrika saioa osatu zuten Iruñeko Alde Zaharrean barrena, Gaztelu plazan amaituz. Lopetegik, igerian atzeraxeago geratu bazen ere, erakustaldia eman zuen bizikletan, eta bigarren postuan jarri zen proba horretan.
Korrikako zatian ere postu horri eutsi zion azpeitiarrak, eta azkenean, helmuga zeharkatu zuen bigarren sailkatuta. Irabazlea baino 3 minutu eta 22 segundo gehiago behar izan zituen proba osatzeko.