Juan Erzenarro Berastegi pandero jotzailearen omenezko eskultura bat inauguratu dute Berastegin

Familia eta trikitilariak elkartu ziren Txanpandir etxean, Juan Erzenarro Berastegiri gorazarre egiteko.

Juan Erzenarro Berastegi pandero eta bateria jotzailearen omenezko eskultura.
IA

Juan Erzenarro Berastegi pandero eta bateria jotzailearen omenezko eskultura.

Juan Erzenarro Berastegi pandero eta bateria jotzailearen oroimenezko eskultura bat inauguratu dute haren etxekoek Berastegiko Txanpandir etxearen atarian, hainbat trikitilariren eta etxekoen parte hartzearekin.

Juan Erzenarro Berastegi pandero eta bateria jotzailearen oroimenezko eskultura bat jarri dute haren etxekoek familiaren Txanpandir etxearen atarian. Eskulturari estalkia kenduz omenaldia egiteko elkartu ziren atzo eguerdian etxekoak eta hainbat trikitilari.
Kupela taldean kide izan zuen Xabier Alberdi Zabale k eta Lutxurdiok bistaratu zuten kartoiz eta plastikoz estalitako bustoa. Ondoren, Trikitixa Elkarteko Aitziber Otegik koadrodun zapi txuri-urdina jantzi zion eskulturari lepo bueltan.
Etxekoek ere hartu zuten Ezenarrori gorazarre egiteko tartea; Luis Alberdi Beltza k eta haren hiru ikaslek dantzatu zuten bustoaren aurrean, eta Xebastian Lizaso k bertsoak bota zituen etxeko balkoitik.
Ekitaldia mokaduarekin bukatu aurretik, taldeko argazkia atera zuten parte hartzaile guztiek oroitarri berriaren ondoan.
Juan Erzenarro Berastegi pandero jotzailea 83 urterekin hil zen 2025eko abuztuaren 25ean.