Amateur mailan (kadete, jubenil eta seniorrak) parte hartu duten talde guztiek lortu dute Euskadiko Txapelketarako sailkapena. Kadete A mailan, Tolosa M taldea Gipuzkoako txapeldun bilakatu da, eta Tolosa P taldeak laugarren postu bikaina eskuratu du. Jubenil B mailan, Tolosa taldeak brontzezko domina irabazi du, eta Senior A mailan, Tolosa M hirugarren eta Tolosa P laugarren sailkatu dira.
Eskola mailako alebin eta infantilek ere maila nabarmena erakutsi dute. Alebin B mailan, Herrikide taldeak zilarrezko domina eskuratu du eta Euskadiko Joko Eskolarretarako sailkapena lortu du. Infantil A mailan, Tolosa M taldea Gipuzkoako txapeldun izan da eta sailkapena lortu du, Tolosa P taldeak seigarren postua eskuratuz. Bestalde, Infantil B mailan Tolosa taldeak brontzezko domina eskuratu du.
Denboraldi bikaina izan da guztiontzat. Erronka guztiak gainditu eta kirolaz gozatzeko aukera ezin hobea izan dute gimnastek.
Ikasturteari agur esateko, ekainaren 19an 19:00etan urte amaierako emanaldia ospatuko da Usabalgo kiroldegian. Datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dago jada, eta parte hartu nahi dutenek cgrtolosa@gmail.com helbidera idatzi dezakete.




