Lehen zatian defentsa sendoa egin zuen talde alegiarrak, baina bigarren laurdenean intentsitateak behera egin zuen eta aurkariak 47 eta 29ko emaitzarekin atsedenaldira iristeko aprobetxatu zuen.
Hirugarren eta laugarren laurdenetan hobeto aritu zen Elorri Aldapa ZTB Garbiketa, eta azken minutuetan bost punturaino hurbiltzea lortu zuen. Hala ere, aurkariak bi hiruko sartuta berriz ere tartea zabaldu eta 67-58ko emaitzarekin amaitu zen partida.
Datorren larunbatean, Easo Basket Iramendi ren aurka jokatuko dute etxean, 16:15ean. Taldeak erakutsitako jarrerarekin eta joko mailarekin, garaipena lortzeko aukerak izango dituztela uste dute.




