Tolosa CF klubak antolatutako futbol txapelketan, bertako hiru taldek hartu dute parte: Tolosa CF, Urdiña Txiki eta Tolosana. Txapelketako txapeldunen fasea, hau da, ligaxkan lehen postuan sailkatu zirenen artekoa, Tolosa CF-k eskuratu du. Bestalde, Tolosana izan da kopako irabazle, ligaxkan azken postuetan geratu zirenen arteko fasea irabazita.
Txapeldunen faseko emaitzak honakoak izan ziren: final-laurdenetan, Realak 3-0 irabazi zion Zarautzi, Ordiziak 3-1 Alegiako Intxurreri, Tolosa CF-k 5-3 Lazkaori eta Beasainek 2-0 Urdiña Txikiri. Finalerdietan, Realak 2-0 garaitu zuen Beasain, eta Tolosa CF-k 5-0 Ordizia. Hirugarren postua Beasainentzat izan zen, Ordizia ren aurka 2-0 irabazita.
Finalean, Tolosa CF-k 3-0ko emaitzarekin nagusitu zitzaion Realari, txapelketa eskuratuz.
Finalean Tolosanak eta Behobiak 1-1 berdindu zuten, eta penaltietara tolosarrek irabazi zuten.
Kopa txapelketan, finalerdietan Tolosanak 4-1 irabazi zion san Marcial taldeari. Bestalde, Behobia finalera pasatu zen Euskaldunaren aurka 0-0 berdindu eta penaltietan irabazi ondoren. Kopako finalean, Tolosana eta Behobia berdinduta geratu ziren 1-1, eta azkenean, penaltietan, tolosarrek lortu zuten garaipena.




