Lasterketak eragindako trafiko eta aparkaleku neurriak direla eta, Sasturain tabernaren atzeko eta elizaren atzeko aparkalekuak eguerdiko 12:00etatik aurrera libre utzi beharko dira. Gainera, arratsaldeko autobus zerbitzuaren ibilbidea aldatuko da; 14:55eko eta 18:30eko autobusak soilik herriguneraino iritsiko dira, Ergoenera igo gabe.
Sasturain parean hasi eta Bordatxurirainoko errepidea itxita egongo da 15:00etatik 19:30era. Tarte horretan, ordea, 40 minuturo irekiko da ibilgailuek igaro ahal izateko. Lasterketa Bordatxuritik abiatuko da, eta parte-hartzaile bakoitza 40 segunduro aterako da irteerako puntutik.
Amezketako Udalak herritarrei pazientzia eta ulermena eskatzen die, eta bolondres eta antolatzaileen argibideei kasu egiteko deia luzatzen du proba segurtasunez garatzeko. Ingurumenaren zaintzaren alde, ikusle bakoitzak sortutako zaborra berekin eramateko gomendatzen da.
Goitibera lasterketa doakoa izango da ikusleentzat, eta antolatzaileek arratsalde aparta espero dute partehartzaileen ikuskizunarekin.




