Zerbitzu hau doakoa, konfidentziala eta negozio bakoitzaren beharretara guztiz egokitua izango da. Ekimen hau Udalaren eta EH Bilduren arteko 2026ko aurrekontu akordioari esker gauzatuko da.
Promozio Ekonomiko, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko zinegotzi María Nanclares-ek adierazi duenez, "zerbitzu berri honekin, jubilazioagatik ixtear diren merkataritza bideragarrien jarduerak aurrera jarraitzea nahi dugu, planifikatutako errelebo prozesuen bidez". Horrela, "tokiko merkataritzaren iraunkortasuna bultzatzen dugu, jarduera ekonomikoa eta enplegua zaintzen ditugu eta negozio horiek hiriaren ekonomian eta bizitzan duten balioa mantentzen dugu".
EH Bilduko zinegotzi Aitziber Salazar-ek azpimarratu duenez, "erretiro-adina hurbiltzen denean garrantzitsua da aurrea hartzea eta plangintza izatea. Momentu horretan aholkularitza jasotzeak errelebo prozesua antolatzen laguntzen du, eta horrela denda bat zabalik mantentzea, bere ondarea transmititzea eta ekintzaile izan nahi duen norbaiti lan aukera bat eskaintzea ahalbidetzen du". "EH Bilduk eredu proaktibo baten aldeko apustua egiten jarraitzen du, non Udala merkataritzan belaunaldi-erreleboaren aldeko apustua egiten dutenentzat aliatu den".
Zerbitzua 55 urtetik gorako titularrak dituzten merkataritza txikiko negozio guztiei zuzenduta dago, bai etorkizuneko negozioaren transmisioa aurretik planifikatzen hasi nahi dutenei, bai oraindik pentsatu ez dutenei edo jubilazioagatik ixtea aztertzen ari direnei.
Proiektuaren lehen fasea sentsibilizazioan zentratuko da eta aurretiko plangintzaren garrantzia azpimarratuko du, erreleboa eta jardueraren jarraipena errazteko funtsezko faktore gisa.
Baliabide honek establezimendura bisita pertsonalizatu batekin hasiko du, merkataritzaren egoera, bere ezaugarriak eta titularren itxaropenak ezagutzeko. Lehen harreman horretatik aurrera, diagnostiko azkar bat egingo da, negozioaren egungo egoera hainbat esparrutatik aztertuz, transmisio prozesuan kontuan hartzeko puntu kritikoak eta aukerak antzemateko helburuarekin.
Informazio honekin, etorkizuneko transmisioari aurre egiteko beharrezko urratsak antolatzeko aukera emango duen ibilbide pertsonalizatua diseinatuko da, merkataritza bakoitzaren berezitasunak eta beharrizan espezifikoak kontuan hartuta.
Aholkularitza prozesu osoan zehar, merkataritzek laguntza profesionala izango dute, transmisioari buruz sortzen zaizkien zalantzak argitzeko. Horrek prozesuaren inguruko ziurgabetasuna murriztu eta erabaki informatuak hartzea erraztuko du. Gainera, interesdunei negozioen transmisioa sustatzeko eskuragarri dauden baliabide eta laguntza publikoak ezagutaraziko zaizkie.




