Udalak hainbat arrazoi ikusi ditu borda honen erosketa burutzeko. Lehenik eta behin, Anduizko borda k mugakide dituen lur guztiak herri lurrak dira, eta erosketa honekin, lur publikoetan integratuko dira.
Bigarrenik, bere kokalekuagatik hainbat aukera ematen ditu: abeltzaintzarako, eskolarekin batera herriko haurrekin basoaren inguruko pedagogia egiteko, eta baita mendizaletasunaren ikuspegitik ere.
Hirugarrenik, esanahi historiko berezia du, izan ere, Anduitz gure historiaren lekuko zuzena izan da. Francoren aurkako borroka galdu ostean, Makiek Frantzian aurkitu zuten babesa, baina laster etorri zen II. Mundu Gerra eta berriro gudara. Nazien aurka jardun eta demokrazia Europara ekarri ostean, amestu zuten posible zela (Europako laguntzarekin eta herritarrekin) Espainiako diktadura botatzea eta Europa osoan demokrazia ezartzea.
Udalak 37.000 euro tan erosi ditu borda eta lur-sailak. Foru Aldundiko ingurumen diru laguntzetara aurkeztu ostean, 28.000 euroko diru laguntza jaso du erosketa burutu eta bertan Anduitz balioan jartzeko panel informatiboak jartzeko.




