Proiektu honek Amasa ra igotzeko errepidearen egungo egoerari aurre egingo dio, gaur egun zabalera txikia baitu eta oinezkoentzako ia lekurik ez baitu. Horrek ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen mugikortasun segurua zailtzen ditu. Obren bidez, oinezkoentzako espaloi seguru, jarraitu eta argiztatu bat eraikiko da, Amasa ra igotzeko errepidearen paraleloan, Iberdrola ren azpiestazioraino, eta galtzada bera ere zabalduko da.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.079.168,51 eurokoa da, BEZa barne, eta aurreikusitako gauzatze-epea 10 hilabetekoa da. Finantzaketa bi erakundeen artean banatuko da: Amasa-Villabonako Udalak kostuaren %60,74 hartuko du bere gain (655.486,95 euro), eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gainerako %39,26 (423.681,56 euro). Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Saila arduratuko da obrak gauzatzeaz, eta lanak amaitutakoan, errepidea udal-titulartasunekoa izango da.
Jarduketari esker, telekomunikazio-kanalizazio berriak ezarri eta gas naturala banatzeko sarea hobetu ahal izango da. Aurreikuspenen arabera, obrak aurten bertan lizitatu eta 2027 an egingo dira. Gainera, N-I errepidearen lotune horretan, Foru Aldundia jarduketa osagarri bat egiten ari da Amasa rako errepidearen hasieran (GI-3751), 2 metroko zabalerako oinezkoentzako espaloi bat eraikiz. Obra hori aurreratuta dago eta maiatzaren amaierarako amaitzea espero da.




