Plaza esleipenerako eskaera aurkezteko bi txanda daude: lehenengoa, otsailetik abuztura parte hartzeko, abenduaren 5ean bukatuko da; eta bigarrena, irailatik abendura parte hartzeko, 2027ko maiatzaren 12an itxiko da. Itxarote zerrendan sartzeko epeak ere zehaztu dira.
Programa honetan parte hartu nahi dutenek zenbait baldintza bete beharko dituzte, besteak beste, Gizarte Segurantzako Sistemaren jubilazio pentsioduna izatea, 55 urte edo gehiago izatea eta alarguntasun pentsioduna izatea, edo 60 urte beteta eta beste pentsio edo langabezia prestazio batzuk jasotzea.
Halaber, 65 urte edo gehiagoko pertsonak ere parte har dezakete Gizarte Segurantzako sistemaren titular edo onuradun izanez gero. Pentsiodunen ezkontideek edo izatezko bikoteek laguntzaile gisa parte hartu ahal izango dute, eta ez zaizkie baldintza horiek eskatuko.
Interesatuek Udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak, aurrez txanda hartuta. Informazio gehiagorako edo txanda hartzeko, 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu daiteke.




