Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ostiralerako alerta laranjan ezarri du nabigaziorako, 12:00etatik 21:00etara, itsasoko olatuak 5 metroko altuera gaindituko baititu. Gainera, ipar-mendebaldeko itsasgona dela eta, lau edo bost metroko olatuak espero dira. Ostiraleko 03:00etatik 12:00etara eta 21:00etatik 24:00etara, abisu horia egongo da nabigazioan.
Horrez gain, Jaurlaritzak abisu horia aktibatu du pasealekuetan eta itsas-hesietan olatuen eraginagatik 12:00etatik 21:00etara, eta kostaldean 15:00etatik 17:00etara.
Larunbatean, abisu horia egongo da nabigazioan 00:00etatik 09:00etara. Olatuen altuera lau metro ingurukoa izango da eta goizean 3,5 metro azpitik jaitsiko da.




