Gaur egun, Atxuri bideko pasabideak hormigoizko hodi bat erabiltzen du, baina azpiegitura horrek gabeziak ditu eta ez du uraren ebakuazio egokia ahalbidetzen. Gainera, txosten teknikoek azpimarratu dute egitura indartu beharra dagoela, larrialdi egoeretan ibilgailu astunek igaro ahal izateko.
Egingo diren lanen artean, egungo zoladura kendu, hormigoizko modulu aurrefabrikatu berriak jarri eta bidearen zoladura berritzea aurreikusten da. Horrez gain, harrizko ezponda bat instalatuko da lurraren euste-ahalmena sendotzeko. Proiektuak 55.000 euroko aurrekontua du, bi udalek erdibana finantzatuko dutena, eta Mungiako Udalak kudeatuko du lizitazioa eta zuzendaritza teknikoa.
Obrak bi hilabeteko epean amaitzea espero da. Bitartean, Mungiako Udalak Jainkoetxebarri bidean hobekuntza lanak hasi ditu, 43.358,90 euroko inbertsioarekin, bizilagunek sarbide alternatibo bat izan dezaten lanek irauten duten bitartean.




