Jaialdiaren bigarren zatia uztailaren 10ean hasiko da Dos Caños plazan, funk eta soul doinuekin. Hurrengo egunean, uztailaren 11n, Urbasa plazak rock, country eta blues estiloak hartuko ditu, nazioarteko bira batean murgilduta dagoen talde baten eskutik.
Egitarauak uztailaren 17an jarraituko du Dulantzi plazan blues proposamen batekin. Biharamunean, uztailaren 18an, Santa Maria plazan rock & roll klasikoen bertsioak entzuteko aukera izango da, formatu zuzen eta gertukoan.
Azkenik, uztailaren 24an San Juan plazan amaituko da edizioa. Kontzertu honek 40 eta 50eko hamarkadetako blues, swing eta rockabilly erritmoak berreskuratuko ditu jaialdiari amaiera emateko.




