Lea-Artibaiko Lan Azokak gazteen enplegagarritasuna sustatuko du

Markina-Xemeingo Poloan egingo den ekitaldiak 18 enpresa eta eragile bilduko ditu, 16 eta 30 urte bitartekoentzat.

Irudi generiko bat lan-azoka batean.
IA

Irudi generiko bat lan-azoka batean.

Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Poloak eskualdeko lan-merkatuaren epizentroa izango da datorren astelehenean, ekainaren 15ean, Lan Azoka berri batekin.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Gazteak Lea-Artibai 2026 programaren barruan kokatzen den topaketa hau, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, beraien enplegagarritasuna hobetzeko eta tokiko talentua eskualdeko enpresa ehunarekin konektatzeko helburuarekin.
Guztira, 18 enpresa eta inguruko eragilek parte hartuko dute, hala nola Burdinola, Cikautxo, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa, Lanbide, Maier edo Nemak, besteak beste. Horiek guztiek beraien eskaintzak ikusgarri egiteko eta profil egokiak bilatzeko stand propioa izango dute.
Lanpostuen eskaintza zabala da, eta administrazioa, ostalaritza, merkataritza, osasuna, ingeniaritzak (mekanika, industriala, robotika), produkzio-operarioak, soldadura eta mantentze lanetako lanpostuak biltzen ditu.