Erik-Aratz eta Bixente-Oyhenard zesta punta jokalariak sailkatu dira larunbatean Donostiako Grand Slameko finalerdietarako. Antolatzaileak Jai Alive enpresa da. Lehenengoek Txanika-Argoitia ren aurka jokatuko dute, eta bigarrenek Urrutia-Ekhi ren aurka izango dute finalerako aukera datorren larunbatean, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan.
Erik Mendizabal eta Aratz Goikoetxea nagusitu ziren bi jokotan Victor-Kanpandegi ren aurka. Berriatua ko atzelaria, 17 urteko gaztea, talentu handiko jokalaria dela erakusten ari da. Mutrikuko beteranoak eta hasiberriak maila ona eman zuten garrantzi handiko txapelketa honetan, 15-10 eta 15-8 emaitzekin.
Bestalde, lehen partidan, Guillem Oyhenard izan zen protagonista joko ederrarekin. Maule ko atzelariak oso ondo jokatu zuen eta saioaren jokalaririk onenaren saria eraman zuen. Rubén Bailo garaitu zuen atzealdean eta bere taldekidea finalerdietara bultzatu zuen, 9-15 eta 12-15 emaitzekin.
Emakumezkoetan, Lur Lejardi eta Alize finalera sailkatu ziren ekainaren 13rako, Tania Mayorga eta Arai Lejardi ren aurka oso borrokatuta. Irabazleek 13-15eko emaitza irauli zuten 15-11 eta 5-2ko emaitzekin.




