Gernika-Lumo ko Pasealekua moda ibiltoki bihurtuko da etzi, irailak 25, aire zabaleko laugarren Gernika Modan dago moda desfileagaz. Ekitaldiak udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak balioan jartzea du helburu, eta aurten aurreko urteetakoa baino glamour gehiago duen egitaraua atondu dute, heldu zein umeek gozatzeko aukera izan dezaten.
Egitaraua 16:30 ean hasiko da umeentzako ludoteka eta hobby horse jardueragaz. Aldi berean, Yasoi Kusama artistan inspiratutako 'Gernika puntuz-puntu' ekimena izango da. Arratsaldea girotzeko, Julio Veiga pianisteak 'Piano on the rock' emanaldia eskainiko du. Gainera, foodtrucketan jan-edana eskuratzeko aukera egongo da.
19:00 etan hasiko da moda desfile nagusia. Aurten 30 establezimendu baino gehiagok eta 100 modelo ez profesional baino gehiagok parte hartuko dute. Ekitaldiaren aurkezle lanak Ainhoa Etxebarria eta Ugaitz Alegria ondarrutarrek egingo dituzte, eta musikaz Isma Pereira arduratuko da. Desfilea zuzenean ikusteko, bi pantaila erraldoi ipiniko dituzte.
Moda desfilearen aurretik, Rosa Rementeria ren eskutik dantza emanaldi bat izango da. Rementeriak, gainera, modeloak prestatzeaz eta paseak arduratzeaz arduratuko da. Modelo asko Ross Dantza Eskolako ikasleak dira, eta boluntario gisa parte hartzen dute merkataritza sustatzeko.
Komertzio bakoitzak lau modelo izango ditu bere produktuak erakusteko, eta udazkeneko eta neguko denboraldiko 25 euroko bonoa jasoko dute ordainetan. Gainera, Gernika Rugby Taldea eta bere jokalariak ere gonbidatu berezi izango dira. Klubeko kapitaina, Iker Olaeta, pozik agertu da parte hartzeko aukeragaz.
Ekitaldian zehar, 1.000 euro ko zozketa berezia ere egingo da. Gernika-Lumoko Merkatari Elkarteari lotutako komertzioetan erosketak egiten dituztenei zozketan parte hartzeko txartelak ematen ari zaizkie egunotan. Saria jasotzeko baldintza bakarra zozketaren momentuan bertan egotea da.




